Songtexte.com Drucklogo

Ostatuko neskatxaren koplak Songtext
von Oskorri

Ostatuko neskatxaren koplak Songtext

Isildu zaigu eguna,
Larre ondoan asuna,
Zure gomuta saminagoa
Bihotz nereko kutuna.
Eperra garitzan kanta,
Ehizeko zakurra zaunka,
Teilatu gorriari dario
Nigar eta odol tanta...
Belar gainean bildotsa,
Haizeak leun du hotsa,
Etsai-urratsen zarata hitsa
Gorrotoaren ostotsa...
Oilarrak harro kalparra,
Zezena ez da koldarra,
Espaina aldean preso daukate
Nire senargai zangarra...
Eder basoan haritza,
Pagoa lerden bortitza,
Bazter hauetan zenbait jaunskilok
Errez jan ohi du bere hitza...


Ibaia dator uholde,
Haizea uraren golde,
Euskal andra gizonen odola
Ez da ixuriko debalde...
Sagarrak daude ustelak,
Mikaztu dira upelak,
Lehengo aldean orain gara gu
Abertzale txit epelak...
Udako sasoiak uzta,
Larrean eder irusta,
Nire bularra zik laztan ezik
Ximelduriko masusta...
Artoa zaigu zoritu,
Sagarrondoak gorritu,
Zu noiz itzuli itxaropena
Ez zait gogotik akitu...
Euriak mardul dario,
Elurrak dirudi liho,
Nire bihotzak ez dezaizuke
Sekula esan adio...
Usoak dira igaro,
Basoak dirau oparo,
Nire magal gozoa dukezu
Zatozkenean abaro...
Zelaiak badu hesia,
Ereina dugu hazia,
Nire erraietan ernatuko da
Askazi ezin-hezia!!

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Oskorri

Quiz
Wer besingt den „Summer of '69“?

Fans

»Ostatuko neskatxaren koplak« gefällt bisher niemandem.