Orain Songtext
von Willis Drummond

Orain Songtext

Onart ezazu,
Ezin da deus egin bere kontra.
Agurt ezazu,
Ezin duzu zurekin atxiki.
Goza ala ahaztu,
Madarikatu, konta, berridatzi.
Onart ezazu.
Iraganak zaitu zirena egin.


Ez egon beha,
Ez duzu sekulan ezagutuko.
Ez zitela izi,
Ezin da jakin nolakoa den.
Eraiki ezazu,
Plazerra eta pasioa ekai,
Eraikuntza baita
Biziko dugun geroaren parte
Bakarra.

Faktore bat baizik ez bagira ere,
Existitzen den gauza bakarra da.
Oraina.
"Orain!"

Ez utzi iragana lepotik atzera tiratzen,
Ez utzi geroa zure oraina iluntzen
Zure oraina iluntzen

Faktore bat baizik ez bagira ere,
Existitzen den gauza bakarra da.
Oraina.
"Orain!"
"Orain!"
"Orain!"
"Orain!"
Jasta, hunki, usain, entzun, begira.

Songtext kommentieren

Schreibe den ersten Kommentar!