Songtexte.com Drucklogo

Luzatu eskua Songtext
von Xutik

Luzatu eskua Songtext

Ikusi nuen gerla, zerutik bombak, lurrean balak
Auzoen etxea eraintsi, herriko eskola desagertu
Herria infernu bilakatu
Errua nork dauka? Allah k ala Petrolak?
Petrolak

Milaka kilometro oinez itsasoraino
Kostarat heltzean gure zain ziren piratak
Gure biziak prezio bat zuen
Bost mila nautiko, mila dolar bakotxak
Bakotxak

Hemen bidea doa infernutik infernura
Etxetik joan nintzen argiaren bila
Ortzimugak eman zautan esperantza
Itsasoak irentsi zuen oihu bortitza
Oihu bortitza


Plastikazko puzgarri bat uraren gainean
Motor ttipi bat haren gibelean
Hogeita hamar lagun sardinak bezala
Nabigatzeko norantza? Erran zaukuten Inch′Allah
Inch'Allah

Askatasunaren esperantza ez ginuen galdu nahi
Nahiz ta jakin errefuxiatuen esparrua ginuela zai
Bapatean motortxoa ixildu zen
Konrronteak gintuen eramaiten
Eramaiten

Hemen bidea doa infernutik infernura
Etxetik joan nintzen argiaren bila
Ortzimugak eman zautan esperantza
Itsasoak irentsi zuen oihu bortitza
Oihu bortitza

Ixilean denak hasi ginen otoitzean
Gure barkotxoa ondoratzen hasi zenean
Beharbada argazki batean ikusi nauzu
Greziako hondartza batean
Batean

Hemen bidea doa infernutik infernura
Etxetik joan nintzen argiaren bila
Ortzimugak eman zautan esperantza
Itsasoak irentsi zuen oihu bortitza

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Xutik

Quiz
Wer besingt den „Summer of '69“?

Fans

»Luzatu eskua« gefällt bisher niemandem.