Songtexte.com Drucklogo

Saiatzen Naiz Songtext
von Merina Gris

Saiatzen Naiz Songtext

Espaloian etzanda
Jendez inguratuta
Dramaren erregeak
Hizki larriz bizitza
Dena ondo doala
Ospatzeko beldurra
Nire itxarongelan
Ametsak hankaz gora

Esan zenidan, esan zenidan
Ez dela posible horrela bizitzea
Esan zenidan, esan zenidan
Ez dela komeni gehiegi pentsatzea
Eta begira, eta begira
Egunak ihesi doaz
Niri begira, esan zenidan
Jasanezina nintzela


Ez naute ikusiko zurekin dantzan
Eskua lepoan dudan bitartean
Hortzak estututa begi nekatuak
Ez dut ikasiko
Ez naute ikusiko zurekin dantzan
Eskua lepoan dudan bitartean
Sekula ez aspertzeaz aspertuta
Ez dut ikasiko

Saiatzen naiz, ez dirudien arren
Saiatzen naiz, ez dirudien arren

Arazoa ni nintzen
Arazoa nik neukan
Baina ez dut aukeratzen
Zer sentituko dudan

Esan zenidan, esan zenidan
Ez dela posible horrela bizitzea
Esan zenidan, esan zenidan
Beldurra zela nire beldur handiena
Eta begira, eta begira
Egunak ihesi doaz
Niri begira, esan zenidan
Horrela maite nauzula


Ez naute ikusiko zurekin dantzan
Eskua lepoan dudan bitartean
Hortzak estututa begi nekatuak
Ez dut ikasiko
Ez naute ikusiko zurekin dantzan
Eskua lepoan dudan bitartean
Sekula ez aspertzeaz aspertuta
Ez dut ikasiko

Esan zenidan, esan zenidan
Eta begira esan zenidan, esan zenidan
Esan zenidan, esan zenidan
Neri begira, esan zenidan
Saiatzen naiz

Batzuetan ikusten naiz hau dena aldatzeko gai, ez da ez dudala nahi
Benetan egon lasai, gehiegi kexatzen naiz, gehiegi kexatzen naiz!

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Wer ist kein deutscher Rapper?

Fans

»Saiatzen Naiz« gefällt bisher niemandem.