Songtexte.com Drucklogo

Zure Sua Songtext
von Emon

Zure Sua Songtext

Nire buruak sarri galdetzen dit
non ezkutatu zaren.
Pauso bat atzera
txanpa hartzeko
eta bila abia gaitezen!

Egunak hogeita lau ordu ditu,
baina zu ez zaude hauetan,
goizetik iluntzera
zure usainaren arrastoei segika.

Sua, sua, sua, sua zuk berotzen
nauzu eta badakizu.
Sua, sua, sua, sua guk txinparta
eta sugarra sor dezagun.


Batzuetan hala dela sentitu arren,
bestetan zalantzaz josirik,
nonbait ote zauden
jakin nahian ametsetako gidari.

Urtu egiten naiz
zure sura gerturatzean
zein zaren jakin gabe
begiraden artean,
aurkituko zaitut negua datorrenean,
haize hotzen kilimez
epeltzen zarenean
kantuaz nire ahotsa entzutean
igo taula gainera
agudo musukatzera,
zure suaz erreko nauzu bat-batean,
epeldu nazazu
eta joan gaitezen batera

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Wer besingt den „Summer of '69“?

Fans

»Zure Sua« gefällt bisher niemandem.