Songtexte.com Drucklogo

Ikusiko duzu Songtext
von Xutik

Ikusiko duzu Songtext

Bihotzaren lehen taupadak, bota duzu lehen garrasia
Orain gure artean zira, aintzinean duzu bizia
Gure zoriontasuna, agertzean zure irria
Zabaldu belarriak, hemen da gure Historia

Zenbat elkartasun eta zenbat ekimen
Hainbeste maite dugun herrian, denak ez gira hemen
Bidea poliki doa, akatsak egunero ordaintzen
Maitasunaren baitan zenbat gorroto sortzen

Ikusiko duzu ene maitia, mundu huntan zenbat hipokrisia


Maite dugun gure lurra ez da hor betirako
Naturaren suntsiketa batzuen aberasteko
Oihan eta itsasoak zer dira bihurtuko?
Ze nolako planeta dautzugun utziko?

Diruaren poderea munduaren ipar orratza
Denak balio du izaiteko aberatsa
Gerla, migrazioa zer ondorio latza
Eta gu gure xilkoari begira gabiltza

Ikusiko duzu ene maitia, mundu huntan zenbat hipokrisia
Ikusiko duzu ene maitia, mundu huntan zenbat hipokrisia

Entzun nauzu maitia baina ez zaitez ikaratu
Bizia bat bakarra da eta behar da baliatu
Kuriosa izan eta zure idealeri lotu
Idekizkizu begiak eta mundu berri bat sortu

Ikusiko duzu ene maitia, mundu huntan ze polita den bizia
Ikusiko duzu ene maitia, mundu huntan ze polita den bizia

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Xutik

Fans

»Ikusiko duzu« gefällt bisher niemandem.