Songtexte.com Drucklogo

EH ez da salgai Songtext
von Xutik

EH ez da salgai Songtext

Herrian lan baina nun bizi? oihuka dio
Gazte bat etxe jabe izaitea sobera kario
Kolokan edo Aitamen etxean ze erremedio
Kanpotar burgesak dira errege dena sos eta akzio

Metro karratuen prezioa agentzien obsesioa
Kostaldetik hasita, barnekaldearen kolonizazioa
Gure lurrari errexki ematen diote prezioa
Ta saltzaileak itsututa, Euroaren presioa


Euskal Herria ez da salgai
Gazteria ez egon zure xokoan zain
Euskal Herria ez da salgai
Lurraren geroa har dezagun gure gain
Euskal Herria ez da salgai
Gazteria ez egon zure xokoan zain
Euskal Herria ez da salgai
Lurraren geroa har dezagun gure gain

Bigarren egoitzen herria, geroaren hilerria
Espekulatzaileei bota dezagun harria
Antolatu ta elkartu entzun dezaten aldarria
Ez gaitezen bilakatu postaletako argazkia

Lurrik ez da gelditzen herritarren eskura
Norena da egiazki egoeraren ardura?
Politikoa ala lurra saltzen duen hura
Arbonako lurretarik esperantza heldu da


Euskal Herria ez da salgai
Gazteria ez egon zure xokoan zain
Euskal Herria ez da salgai
Lurraren geroa har dezagun gure gain
Euskal Herria ez da salgai
Gazteria ez egon zure xokoan zain
Euskal Herria ez da salgai
Lurraren geroa har dezagun gure gain

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Xutik

Quiz
Wer singt über den „Highway to Hell“?

Fans

»EH ez da salgai« gefällt bisher niemandem.