Songtexte.com Drucklogo

Ez dakit Songtext
von Txuma Murugarren

Ez dakit Songtext

Negarra datorkit begietara,
eta uholde baten modura agertzen zait.
Kale estuez gogoratzen naiz,
ez dut ikusten egiten ari naizena,
ez dakit zertan nabilen,
ez dakit, ez dakit zer ari naizen,
ez dakit.
Leihoak itxita daude,
eta lorontzietan sasi zikinak hazi dira.
Zaldi erotua da nire bihotza,
izuturik ihes beti doana,
nora doan ez dakiela,
atzera uzten duenaren faltan dagoela.
Eta ez daki zertan dabilen,
ez daki, ez daki zer ari den, ez daki.
Eta lasaitu nahian Siberiako lautada
izoztuez akordatzen naiz,
eta Mongoliako laku isilez ere bai,
edo ataka estuetatik hirira doazen indigenekin,
eta orduan galtzen naiz, galdu naiz.
Amak oparitu zidan bihotza,
bihotz dardarti eta izutia,
gehiegi sentitzen duen bihotz ergel hau.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Txuma Murugarren

Quiz
Wer ist kein deutscher Rapper?

Fans

»Ez dakit« gefällt bisher niemandem.