Songtexte.com Drucklogo

Txioka Songtext
von Sorkun

Txioka Songtext

Letra: Eider Rodriguez & Sorkun
Musika: Aritz Luzuriaga, Juanma Urriza, Mikel Romero & Fredi Pelaez

Egunkari odolduak
orbelarekin nahasita
goiztirriaren usainak okitzen nau,
zoratzen nau.


Oihuak entzun ditzaket
nireak izan zitezkeen
balkoia kaiola huts bat
geranioak erreta
txioka entzun ditzaket
maitasun promesak egiten.
Nork nahi du ene kantua?
Kantu madarikatua.

Txioka, Txioka, Txioka entzun,
txioka, entzun.

Geranioak loretan
zure azken laztanaren testiguak...
Jasan dezakegun oro
merezi dugula
zioen ero batek
bizirik den batek.
Nork nahi du ene kantua?
Berandu heldu den lantua,
kantu madarikatua.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Sorkun

Fans

»Txioka« gefällt bisher niemandem.