Songtexte.com Drucklogo

Astronautak Songtext
von Sorkun

Astronautak Songtext

Letra: Eider Rodriguez & Sorkun / Musika: Javi Pez
Konponketak: Aritz luzuriaga, Juanma Urriza, Mikel Romero & Fredi Pelaez
Tronpeta: Javi Perez, Saxo tenorea & baritonoa: Julen Izarra. Tronboia: Concepción Diaz-Oliver

Gauzek izenik behar ez duten lekuan
izan naiz.
Lau hormen artean galaxia bat
eta gu bi astronauta biluzik,
azala eta ohea,
bata bestearen janari,
eta edari.


Zazpigarren egunean leihoa zartatu
eta mundua sartu zen
grabitate indar eta guzti.
Ileak nahasita, begiak mozkortuta,
belaunak odolduta
bihotza ubelduta.

Maitasuna,
larruarekin hasi eta
gibela mastekatzen buka.

Azala zela, gozoa zela,
zoroa zela...
kontrolpeko eztanda bat bezala,
azala zena, gozoa zena,
zoroa zena...
ohea den eremuan.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Sorkun

Fans

»Astronautak« gefällt bisher niemandem.