Songtexte.com Drucklogo

Mode Songtext
von Oskorri

Mode Songtext

Mutil zuzena, tipo normala,
Gorputzez ez naiz, ez naiz meharra,
Armarioa irekitzean
Hasten da nire, nire marmarra,
Praka pare bat pasatutxoa,
Bestea kutre, kutre samarrra,
Gure ama zen niri zer jantzi
Seguru zuen, zuen bakarra,
Jazteko ezer onik ez eta,
Kalera irten, irten beharra!
Jazteko ezer onik ez eta,
Kalera irten, irten beharra!


Alkondaratik fularretara
Saltoka daukat, daukat begia,
Batak itzali besteak erre
Ohi dute nire, nire aurpegia,
Nabarmentxoa, hotza motela,
Iluna eta, eta argia,
Izpilu oker traidore horrek
Non dauka bere, bere egia?
Alde batera neutroa nago
Bestera sexi, sexiegia,
Alde batera neutroa nago
Bestera sexi, sexiegia.

Konbinaketak egin nahi eta
Sortzen zait loga, logaritmoa,
Luzimenduko bizio honek
Badauka bere, bere monoa,
Hiru ispilu pitzatu ditut,
Hau ez da oso, oso sanoa,
Ingredienteak baditut baina,
Falta zait nire, nire tonoa,
Ideia gabe nago berriro
Eta dendara, dendara noa,
Ideia gabe nago berriro
Eta dendara, dendara noa,
Ideia gabe nago berriro
Eta dendara, dendara noa,
Ideia gabe nago berriro
Eta dendara, dendara noa.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Oskorri

Quiz
Welcher Song ist nicht von Britney Spears?

Fans

»Mode« gefällt bisher niemandem.