Songtexte.com Drucklogo

Sorterriko koblak Songtext
von Mikel Laboa

Sorterriko koblak Songtext

Oihaneko pagoak blai
Aideratuz hiru elai
Ostadarraren nagiak dira
Hirurak pausatu nahi

Larrosak dira gorriak
Edo bestela xuriak
Hagitzez dira ederragoak
Neskatilaren irriak

Maldan behera urratsa
Betiko bidean latsa
Hodei ilunak gaua belzten du
Udazkena ez da bedatsa


Usapalak ostantzean
Huts bat badut bihotzean
Zatoz maitea gure etxera
Dostatzera arratsean

Eder basoan haritza
Haran aldean garitza
Fruitu antzera ontzen da hemen
Gizasemeen bizitza

Sagar gorriak dilindan
Damea dago ganbaran
Maite laztanez hartzeko eta
Elkartzeko ohantzean

Isiltasuna abailtzen da
Luma galdu bat bezala
Begiak uso, mingaina arana
Zure bihotza ene aingura


Hurrun gauhontzak uluka
Zakur deslaiak zaunkata
Mende oso bat iraganen dut
Zure ondoan koblaka

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Mikel Laboa

Fans

»Sorterriko koblak« gefällt bisher niemandem.