Songtexte.com Drucklogo

Penitentzia Songtext
von Liher

Penitentzia Songtext

Biderik bihurrena hartu nuen
Barkamenaren zelaiaren bila
Arantzen saminaz gozatu nuen
Katarsi, estasi nahiko ezean

Hala irakatsi didate bederen
Herejez mozorrotutako apaizek
Erruak egiten gaitu hoberen
Ea nork sentitzen duen gogorren

Penitentzia arren!


Harri astunak bota norberaren teilatura
Pisuaz jausten bada mina amaituko da
Ta orduan zer?

Ondo ikasia dugun lezio
Ez da barerik ekaitzik gabeko
Egunak dira gauaren ondoko
Munstroei atsedena emateko

Bizitza motza dela esan ziguten
Motzegia zoriona lortzeko
Zizareak dira bakarrak hemen
Ez dutenak inoiz goserik pasako


Jauna penitentzia arren!
Harri astunak bota norberaren teilatura
Pisuaz jausten bada mina amaituko da
Ta orduan zer?

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Liher

Quiz
Wer ist auf der Suche nach seinem Vater?

Fans

»Penitentzia« gefällt bisher niemandem.