Songtexte.com Drucklogo

Loiola,Ja!Ja! Songtext
von Egan

Loiola,Ja!Ja! Songtext

Behin batean Loiolan
Erromeria zan,
Hantxen ikusi nuen
Neskatxa bat plazan;
Txoria baino ere
Arinago dantzan,
Huraxe bai polita,
Han politik bazan!

Esan nion desio
Senti nuen gisan,
Harekin hizketa bat
Nahi nuela izan.
Erantzun zidan ezin
Atsegin har nezan,
Adituko zidala
Zer nahi nion esan.


Aurkitu ginenean
Inor gabe jiran,
Koloreak gorritu
Arazi zizkidan.
Kontatuko dizuet
Guztia segidan,
Zer esan nion eta
Nola erantzun zidan.

Dama polita zera,
Polita guztiz, ai!
Baina hala ere zaude
Oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok,
Esan zaidazu bai.

Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Bai-bai!

Behin batean Loiolan
Erromeria zan,
Hantxe ikusi nuen
Neskatxa bat plazan;
Txoria baino ere
Arinago dantzan,
Huraxe bai polita,
Han politik bazan!

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Wer ist kein deutscher Rapper?

Fans

»Loiola,Ja!Ja!« gefällt bisher niemandem.