Songtexte.com Drucklogo

Gizon Songtext
von Bulego

Gizon Songtext

Azken hogei urteetan
Gorde ditudan malkoetan
Bilatu nahi nuke
Barruan dudan guztia hustu arte

Abiapuntu hartan
Desikasitako keinuetan
Sakondu nahi nuke
Nor naizen behingoz oroitu arte

Gizon, gizon
Ahula izateko beharra daukat behingoz
Gizon, gizon
Malkoek ez dute minik emango inoiz

Aita negar batean
Amaren besoen goxoan
Normaldu nahi nuke
Gizontasunaren zimenduak hautsi arte


Horma hauen atzean
Zurruntasunen beste aldean
Samurtu nahi nuke
Zama guzti hau arindu arte

Gizon, gizon
Ahula izateko beharra daukat behingoz
Gizon, gizon
Malkoek ez dute minik emango inoiz

Gaur negar egingo dut gizonek bezala
Desegin dezala malko bakoitzak harrizko geruza
Gaur negar egingo dut gizonek bezala

Gizon, gizon
Ahula izateko beharra daukat behingoz
Gizon, gizon
Malkoek ez dute minik emango inoiz

Gizon, gizon
Ahula izateko beharra daukat behingoz
Gizon, gizon
Malkoek ez dute minik emango inoiz

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Welcher Song ist nicht von Britney Spears?

Fans

»Gizon« gefällt bisher niemandem.