Songtexte.com Drucklogo

Dimentsio galdua Songtext
von Anestesia

Dimentsio galdua Songtext

Errealitatea argazkitan
den dena bi dimentsiotan
falta den hirugarren bat
nonbaiten galdu ostean

Kartoizko betaurrekoak
plastiko gorri-urdinaz
ikusi ahal izateko
ikusten ez duguna

Dimentsio galdua
begiradaren subjetibotasun distortsionatzailea


Altuera eta zabalera
nahi duzunetik begira
baina sakontasuna
irudikatu egin behar

irudi zapalak
hitz zapalek lagunduta
dena horrela ikusita
non da dimentsio galdua?

Distantzia
funtsezkoa da zabaltzeko eremua
Mugimendua
lagungarria ezagutzeko angelu ezberdinak

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Anestesia

Fans

»Dimentsio galdua« gefällt bisher niemandem.