Songtexte.com Drucklogo

Arquimedes. Songtext
von Anari

Arquimedes. Songtext

zeuk galdetu zenidan bazenekien arren
ez nekiela erantzun nizun eta banekien
baina nola ereiten duenak
ez duen beti jasotzen
duenak ez du beti ereiten


zuk azaldu zenidan arquimedesen printzipioarena
uretan edo ohetan gertatzen dena
nola gorputz berri bat bertan sartzen denean
lehendik han zegoena ateratzen dan
gereziak hezur eta guzti jaten zituena
eta auspez lurrari helduta lo egiten duena
eta beste biktimaren bat ere bai
bien artean zuk min egin diezu, beraien maite izan zaituztenean
zu bezalako leku pitzatuan etzan zirenak
hamar hankako ohe batean

dena zure ondoan lo egitearen albo-kateak
inor zeure burua baino gehiago
maitatzeko gai ote zaren
ez duzunetik ematen duzu,
duzunetik ez hainbeste
exen telefono nekatuak gaua zulatzen

beti zorretik kulpara doan dei galdu batean
akusazio eta testigua bera den epaiketa amaigabean
eta zuk zeure burua zuritzen
kantu min eta ederretan
baina parentesi artean gordea duzuna.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Anari

Quiz
Wer besingt den „Summer of '69“?

Fans

»Arquimedes.« gefällt bisher niemandem.