Songtexte.com Drucklogo

Zure ezpainen itsasoan Songtext
von Izaro

Zure ezpainen itsasoan Songtext

Ura ez da gardena, beteta dago.
Kresala ez da gazia, ez da itsasten.
Kalatxoririk ez da, kalak bakarrik
zure ezpainen itsasoan.

Zure ezpainen itsasoan kulunkan dantzan
lo hartuko nuke zure eskuen balantzan.
Ta zure paparrean, bihotza entzutean,
taupada bakoitzean moteltzen dituzu segundoak.
Denbora ez da gelditzen, hala ere, baina ez zait axola.
Ez diot ta beldurrik zure alboan zahartzeari.

Ura ez da gardena, beteta dago.
Kresala ez da gazia, ez da itsasten.
Kalatxoririk ez da, kalak bakarrik
zure ezpainen itsasoan.


Zure hortzen artean urtzen da nire harea,
eta nire labarrak zure bizkarrean.
Zure besoak dira itsasontzien eztenak
ziztadaka zure gorputzetik galtzen diren azkenak,
galdu eztenak.

Ura ez da gardena, beteta dago.
Kresala ez da gazia, ez da itsasten.

Ta izan nahi nuke irla txiki bat bertan,
atseden hartzeko mundu honetaz.
Ez naute nekatzen mareek, ezta korronteek.
Ez du inoiz ulertuko galdu eztenak zure ezpainen itsasoan.
Zure ezpainen itsasoan.
Zure ezpainen itsasoan.
Zure ezpainen itsasoan.
Zure ezpainen itsasoan.

Songtext kommentieren

Schreibe den ersten Kommentar!

Übersetzung

Quiz
Wer ist gemeint mit „The King of Pop“?

Fan Werden

Fan von »Zure ezpainen itsasoan« werden:
Dieser Song hat noch keine Fans.
Diese Website verwendet eigene Cookies und Cookies von Dritten um die Nutzung unseres Angebotes zu analysieren, dein Surferlebnis zu personalisieren und dir interessante Informationen zu präsentieren (Erstellung von Nutzungsprofilen). Wenn du deinen Besuch fortsetzt, stimmst du der Verwendung solcher Cookies zu. Bitte besuche unsere Cookie Bestimmungen um mehr zu erfahren, auch dazu, wie du Cookies deaktivieren und der Bildung von Nutzungsprofilen widersprechen kannst.
OK