Hori dena Songtext
von Willis Drummond

Hori dena Songtext

Mundu hori murgiltzen duten
Balore zikinak,
Erlisionea nortasun bihurtzen,
Herria lurralde hutsa.
Hesten diren mugak eta gehiegi zabaltzen diren ahoak,
Eskema sinplistak, hori dena
Nahi nuen aipatu baina…

Ene kaierrak
Eta ene burmuina
Kutxatzen dituzu.


Emazteek haien gorputzetaz
Zer egin dezaketen
Erabakitzen duten gorbataz
Jantzitako gizonak,
Familia "normalaren" defentsa,
Gidari baten falta,
Uniformeen lorifikatzea ere
Nahi nuen aipatu baina…

Ene kaierrak eta ene burmuina kutxatzen dituzu,
Eskuin muturrak gure gizartea kutxatzen duen bezala.

Zutaz baizik
Zutaz baizik
Ezin idatzi…

Zutaz baizik
Zutaz baizik
Ezin idatzi…

Songtext kommentieren

Schreibe den ersten Kommentar!